Iraurgi Ikastetxeko talde bat, Gipuzkoako txapeldun herri kiroletan

Larunbatean Seguran eskolarteko herri kiroletako txapelketako finala jokatu zen

Iraurgi beste talde bat hirugarren izan zen

Pasa den larunbatean Segurako Baratze pilotalekuan eskolarteko herri kiroletako Gipuzkoako txapelketako finala jokatu zen.

Gipuzkoako hainbat tokitan sailkapen faseak jokatu ondoren, Segurako Laiotz, Zaldibiko Lardizabal, Lazkaoko San Benito eta Azpeitiko Ikasberri eta Iraurgiko bi talde sailkatu ziren final handirako.

Oso final orekatua jokatu ondoren, Iraurgi Ikastetxeko B taldeak lortu zuen Gipuzkoako txapeldun izatea eta A taldeak 3. postua lortu zuen. Tartean, Lazkaoko San Benito sailkatu zen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide