Iraurgi ikastetxea liburuaren eguna ospatzen

Aitor Cordoba, Iraurgi ikastetxeko LH-ko koordinatzailea 2008ko api. 24a, 11:04
Iraurgi Ikastetxekoak liburutegian, atzo, asteazkena.

Udal liburutegia bisitatu zuten atzo, asteazkena eta gaur berriz joango dira

Bisitaren helburua liburutegiaren funtzionamendua ikusi eta ikasleengan irakurtzeko zaletasuna bultzatzea da

Iraurgi ikastetxeko Lehen Hezkuntzako ikasleek, atzo, apirilak 23, liburuaren eguna zela eta, Azpeitiko Udal Liburutegia bisitatu zuten. Gaur, osteguna, berriz ere bisitan joango dira liburutegira.

Bisita honen helburua Udal Liburutegia ikusi eta bere funtzionamendua ezagutzea izango da, ikasleengan irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko asmoz.

Baita 2.mailako ikasleek ere Guraso elkartearen laguntzarekin, atzoko eguna ospatuz, liburu baten oparia jaso zuten.

Guztiak irakurketaz goza dezatela.