Larunbatean igerilekua itxita egongo da Maratoi Erdia dela-eta

Uztarria.eus 2008ko mar. 25a, 19:03

Igerilekuko dutxa zerbitzua Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdian parte hartuko duten lasterkariek erabiliko dute

.16:00retatik 20:00etara egongo da itxita

Datorren larunbatean, hilak 29, izango da Diego Garciaren oroimenezko Azkoitia-Azpeitia Maratoi Erdia. Hori dela eta larunbat arratsaldean igerilekua itxita egongo da. Izan ere, igerilekuko dutxa zerbitzua maratoi erdian parte hartuko duten lasterkariek erabiliko dute.

Azpeitiko igerilekuko arduradunek jakinarazi dutenez, “lasterkari askok parte hartzen du proban eta horiei dutxa zerbitzua eta aldagelak igerilekuan eskainiko zaizkie”.

Beraz, igerilekua ezingo da erabili arratsaldeko lauretatik zortzietara bitartean.

Dutxa gehiago Ikasberri Azpeitiko Ikastolan

Aurreko urteetan igerilekuan nahikoa justu ibili izan dira parte-hartzaileak eta aurten horri soluzioa bilatu nahi izan diote. Hala, gizonezkoentzako zerbitzuak igerilekuan eskainiko dituzten bezala, emakumeentzako dutxak eta aldagelak Ikasberri Azpeitiko Ikastolan izango dira.