Badatoz karnabalak

Kaldereroen ondoren karnabalak badatoz, eta horiekin batera txaranga, artzain-inude eta mozorroak

Ekitaldiz gainezka dator aste bukaera; sokamuturra izango da hiru egunetan

Joan den asteburuan kaldereroak ikusteko aukera izan zen herriko kaleetan. Festa giroa nabarmentzen hasteko aitzakia paregabea izan zen. Izan ere, egun gutxi falta dira karnabalak hasteko. Jada prest dira alkondara eta soineko dotoreak igande eguerdian -Elegante eguna- kalera irteteko.

Horrez gain, igande goizean XIX. Eskolarteko krosa eta XXVIX. argazki lehiaketa izango dira.

Astelehenean, besteak beste, zezen txikiak, poniak, haur mozorrotuen desfilea eta umeentzako jolasak izango dira. Eta gauean, berriz, helduen mozorro lehiaketa izango da.

Asteartean, azken egunean, erremonte partidak egongo dira. Aurtengo karnabalei, urtero egin ohi den zezenaren hiletarekin emango zaie agurra.

Sokamuturra hiru egunetan izango da.

Artzain-inudeetan parte hartzeko deialdia

Udaleko Festa Batzordeak deialdia ireki du Elegante egunean artzain-inudeen kalejiran danborra jotzen irtetzea nahi duten guztientzat. Horretarako, Udaleko Kultura Sailera deitu beharko dute interesatuek (telefono-zenbakia: 943 15 70 68). Bestela, entseguetara azaldu besterik ez dute egin behar.

Entseguetarako bi egun jarri dituzte, azteazkena eta ostirala. Biak iluntzeko 21:00etan izango dira Itsasi Dantza Taldearen egoitzan (Loiolako Inazio Hiribidea 26, Jesus eta Maria komentuan). Ibilbide osoan bi pieza “bakarrik” joko dituztela iragarri dute antolatzaileek.

Egitaraua:

Otsailak 3, igandea-Elegante eguna

  • 09:00etan, Izarraitz Txistulari Taldearen Diana.
  • 10:00etan, XIX. Eskolarteko Krosa, maila desberdinetan.
  • 11:00etan, Diana: Udal Musika Bandako eta Akademiko haurren eskutik.
  • 12:00etan, XXVIX. Argazki lehiaketa Argazki Elkarteak antolatuta. Ordu berean, eleganteen pasiera eta sokamuturra.
  • 12:30ean, Itsasi taldearen eskutik, artzain-inudeak eta Juan Antxieta musika eskolaren doinuak kaleetan zehar. Nahidekeena txaranga kaleetan zehar.
  • 16:15ean, Idiarena txistulariak eta Udal Musika Banda.
  • 16:30ean, sokamuturra.
  • 19:30ean, Zo Zongo Perkushow eta Dell'arte taldeen emanaldiak kaleetan zehar.

Otsailak 4, astelehena-astelehen karnabala

  • 10:00etan, goiz-eresia Izarraitz txistulari taldearen eskutik.
  • 11:30ean, zezen txikiak eta poniak plazan.
  • 12:00etan, Udal Musika Banda eta Akademiko haurren eskutik, karnabal doinuak kaleetan zehar.
  • 12:30ean, haur mozorrotuen desfilea, erraldoiak, buruhandiak, Udal Musika Banda eta Juan Antxieta musika eskolaren partaidetzarekin. Bukaeran, haurrentzat Gaur Jaialdiaren festa alaia eta goxokiak plazan.
  • 16:00etan, umeentzako jolasak Olazko Amaren plazan.
  • 16:15ean, Idiarena txistulariak eta Udalk Musika Banda.
  • 16:30ean, sokamuturra eta Sama Siku fanfarrea kaleetan zehar.
  • 20:00etan, Udal Musika Bandaren kalejira.
  • 23:00etan, Itsasi dantza taldeko ttuntturroak eta mozorrotuen lehiaketa helduentzat. Tximeleta eta Los Pasai txarangak kaleetan zehar eta Batucando No Ar perkusio taldea kaleetan zehar.
  • 1:30ean, mozorro lehiaketako sari banaketa. Tabernak ere sarituko dituzte.

Otsailak 5, asteartea-astearte karnabala

  • 2:00etan, Tximeleta, Los Pasai eta Batucando No Ar musika taldeen emanaldiak plazan eta kalean.
  • 6:30ean, goiz eresia Udal Musika Bandaren eskutik.
  • 6:45ean, Idiarena txistularien eta Udal Musika Bandaren eskutik.
  • 7:00etan, sokamuturra.
  • 10:00etan, Herriko Banda Gazteko txarangaren, Musika Eskolako musikarien eta Julian Barrenetxeakoen kalejira.
  • 12:00etan, Txaranga Txorongoren emanaldia.
  • 16:00etan, umeentzako jolasak Olazko Amaren plazan.
  • 16:15ean, Idiarena txistulariak eta Udal Musika Banda.
  • 16:30ean, sokamuturra eta Nahidekeena txaranga kalean.
  • 17:00etan, erremonte partiduak Izarraitz pilotalekuan.
  • 20:00etan, beltzez edo lutoz jantzitako herritarren partaidetzarekin zezenaren hilketak plazan. Nahidekeena txaranga kalean.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide