Udalak zine komertzialaren 2007-2008 programazioa martxan jarri du

Argitara eman du abenduaren 2an hasi eta 9ra arte eskainiko dituzten filmeen egitaraua

Ikuslego ororentzat zuzendutako filmak izango dira

Udalaren Kultura Batzordeko bulegoak zine komertzialaren 2007-2008 programazioa martxan jarri du eta aste honetan eman du ezagutzera. Udal kultur bulegoak herritarrei merkatuan dauden film berrienak eskaintzeko asmoa du eta ikuslego ororentzat zuzendutako zinema komertzialarengatik egin du apustu.

Filmak:

  • Abenduak 2, igandea (17:00). Piratas del Caribe 3.
  • Abenduak 7, ostirala (22:00). La suerte de Enma.
  • Abenduak 8, larunbata (17:00). Sherk III.
  • Abenduak 8, larunbata (22:00). La suerte de Enma.
  • Abenduak 9, igandea (17:00). Sherk III.
  • Abenduak 9, igandea (19:30). La suerte de Enma.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide