Inazio Arregik bihar egingo du saioa

.78 kiloko burnia Loiolatik Xoxotera igotzen ahaleginduko da

.8:30ean egingo dute pisatzea eta 9:00etan abiatuko da Xoxotera

Erronka jarria zuen Inazio Arregik joan den martxoaren 24rako: berak adina pisatzen zuen burdin barra Xoxoteko San Inazioren irudira igotzea. Arregik berak Utzarria.com-i jakinarazi zionez, aste bete atzeratu zen erronkarako eguna Xoxoten elur dezente zegoelako eta saioa arriskutsua izan zitekeelako. Astea igarota, bihar, larunbatean egingo du ahalegina.

Berak adina pisatzen duen burdin barra sorbalda gainean hartu eta bederatzi kilometroko ibilbidea egiteko asmoa du, Loiolatik Xoxotera. 900 bat metrotako desnibela dago batetik bestera eta pistatik irten eta bidezidorretik igotzea dauka pentsatuta. Proba 9:00etan abiatuko bada ere, 8:30ean pisatzeak hasiko dira. Arregi pisatuko dute aurrena eta, ondoren, burniaren pisua Arregirenaren parean jarriko dute. 78 kilo inguru pisatzen ditu Arregik eta antolatzaileek azaldu dutenez burdinak zertxobait gutxiago pisatzen du oraingoz. 2,40 zentimetro inguruko diametroa izango duen burdin barra 78 kilora jarriko dute 8:30etik 9:00ak bitartean. 9:00etan abiatuko da Xoxoteruntz.

San Jose bezperan Loiolako festetan, basilika aurrean izan zen herri kirolen erakustaldian, barra sorbaldan hartu eta jendearen aurrean erronka aurkeztu zuen Arregik. Bestalde, Eitb-k Arregiren erakustaldiaz ordu laurdeneko erreportajea egingo du.

Ez da aurrenekoa

Datorren larunbatekoa ez da Arregiren lehen erronka. 2003ko abenduaren 15ean 104 kiloko burdina hartu eta Eibarko estaziotik Urko mendira (793 metro) igo zen, sei ordu eta 21 minutuan. Hamar urte lehenago, berriz, butano-bonbona hartu eta Erniora igo zen.

Ikusi aurreko albistea

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide