Frantziskanetako komentuko eraberritze lanak urtebete barru bukatuko dituzte

Frantziskanetako komentuaren kanpoaldea, Azpeitiko Foru Ibilbidean.

Bertako lekaimeek eraikinean "erosoago bizitzeko" jarri dituzte martxan obrak

Inguruko lursailak komentuarenak dira eta, oraingoz, ez dute haiek saltzea aurreikusi

Frantziskotar Kontzepzionistek (Frantziskanek) Azpeitiko Foru Ibilbidean duten komentua eraberritzen ari dira. Lourdes Sorazu komentuko Ama Nagusiak Uztarriari adierazi dioenez, lekaimeak "erosoago bizitzeko" jarri dute martxan obra.

Izan ere, gaur egun komentuan dozena bat lekaime daude, gehienak adin nagusikoak, eta haiek behar bezala egoteko beharrezkoa dute eraikina eraberritzea.

Era berean, Sorazuk adierazi du dagoeneko komentua handiegia zela gelditzen diren lekaimeentzat eta aurrerantzean gune txikiagoan biziko direla (eraberritzen ari diren zatian). Aurreikusitakoaren arabera, eraberritze lanak urtebete barru bukatuko dituzte.

Komentuaren inguruko lursailak komentuarenak izaten jarraitzen dutela eta, oraingoz, saltzeko asmorik ez dutela azaldu du Sorazuk.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide