Lanuztea eta elkarretaratzea egin dituzte presoen eskubideen defentsan

Lanuztearekiko atxikimendua adierazten duen kartela.

Herriko plazan egin dute elkarretaratzea

Euskal preso politikoen defentsan Etxeratek deitutako lanuztea egin dute gaur, ostirala, 12:00etatik 13:00era hainbat herritarrek. Lanuztearekin batera elkarretaratzea deitua zuen Etxeratek. Deialdiak erantzun zabala izan du. 300 bat herritar izan dira “Eskubide guztien jabe, euskal presoak Euskal Herrira” lelopean herriko plazan egin den elkarretaratzean.

Horretaz gain, hainbat lantegitako langileek euren egoitzen aurrean egin dituzte elkarretaratzeak. Bestalde, alde zaharreko denda eta taberna gehienek bat egin dute lanuztearekin. Euskal Herriko gainontzeko herrietan ere egin dituzte lanuzte eta elkarretaratzeak.

Bide batez, dei egin dute Etxeratek hilaren azken ostiraletan egin ohi duen maindire ilarara azaltzeko eta gauean Euskal Presoak Euskal Herriratzearen alde Mendizaleak tabernan antolatu duten mus txapelketa azkarrean parte hartzeko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide