Sein Taldeak Gaurko enpresa erosi du

Urola Kostako Hitza 2006ko urr. 30a, 17:10
Sein Taldeak erosi duen Gaurko enpresa.

Sein Taldea 2005ean sortu zuten Etxeberria, Lausa eta Memesa enpresek (Urola Kostako Hitza)

Industria hornidurako Sein Taldeak Gaurko enpresa erosi du, era horretan bere jarduera zabaldu egingo du. Gaurko enpresa Esso eta Mobil lubrifikatzaileen banatzaile ofiziala da. 1967tik industria eta automobilgintzarako lubrifikatzaileak saltzen ditu. Nahiz eta Sein Taldeak erosi duen Gaurko, honek aurrerantzean ere bere nortasuna izango du, eta langile guztiekin jarraituko du.

.2005ean, industria hornidurako alor desberdinetan ari ziren Etxeberria, Lausa eta Memesa enpresak elkartu eta Sein Taldea sortu zuten. Hiru konpainia horiek Azpeitian, Arrasaten, Abadiñon, Aretxabaletan eta Oñatin dituzte instalazioak. "Zerbitzuak bere baitan duen esanahi modernoetan oinarrituz, bezero bakoitzak duen hornidura prozesuan murgiltzen da Sein, zerbitzu osoa, pertsonalizatua eta malgua eskaintzeko", diote Sein-ekoek.

Sein Taldeak sorreran jarritako helburuak bete egin dituela dio. "Iaz, Gipuzkoako Merkataritza Ganberak emanda Industriarako Zerbitzuetan Enpresa Onenarentzako Saria jaso genuen. Orain, handitzeko asmoa gauzatu da Gaurko enpresa eskuratuta. Erosketa honekin aurrerapauso handia eman dugu, produktuen aukera zabalduz", diote.