Zaldiko-maldikoan bueltaka

Iaz Barraka Egunean haur piloa ibili zen Betharramdarretan.

Gaur, 16:30etik aurrera, Barraka Eguna izango da Betharramdarretako zaldiko-maldikoetan (Urola Kostako Hitza)

Santioetarako zaldiko-maldiko batzuk jarrita eta martxan zeuden Betharramdarretako barraken gunean. Gaur (hilak 28), ordea, zaldiko-maldiko guztiak martxan izango dira, Barraken Eguna delako.

Barraken Eguna izanik, zaldiko-maldikoetarako bi fitxa euro batean erosteko modua izango da. 16:30ean zabalduko dituzte zaldiko-maldikoak.

Gaur euro bakarrarrekin bi aldiz ibiltzeko aukera izango da, baina bihartik aurrera, eta saninazioak bukatu bitartean, fitxa bat edo buelta bat 1,20 euro kostako da.

Udalak erabakitzen du zein zaldiko-maldiko ekarri eta fitxak zein preziotan saldu. "Garai batean enkantean jartzen genituen tiobiboentzako tokiak, baina igoal batek agindu eta gero ez zen etortzen. Orain, Udalak eskaintzak aztertu eta gero aukeratu egiten ditu. Urtero bakarren bat berria ekartzen saiatzen gara", diote.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide