Uztarriak oporrak iraila arte

Uztarria.com irailaren 1ean hasiko da atzera martxan eta aldizkariaren hurrengo zenbakia urrian aterako da

Urola Kostako Hitza abuztuaren 16 arte argitaratu egingo da; gero hurrena berriro irailaren 5etik

Ohi bezala, Uztarriak oporrak hartuko ditu abuztuan.

www.uztarria.com. Ez da martxan egongo abuztuan. Irailaren 1etik egongo da berriro; bitartean, albisteen erantzunak blokeatuta egongo dira.

Uztarria aldizkaria. Urri hasieran aterako dugu hurrena. Azkeneko zenbakia, orain atera dugu, festetarako, abuztukoa. Aldizkariko lan taldea irailaren 1ean hasiko da martxan.

Urola Kostako Hitza. Nahiz eta Uztarriak abuztuan jai izan, abuztuan hor izango da asteartetik igandea bitartean Urola Kostako Hitza egunkaria (Uztarria Kultur Koordinakundea da sortzaileetakoa eta bazkideetakoa). Hain zuzen, abuztuaren 16a arte, www.urola-kostakohitza.info weba bezala. Gero 'Hitza'-ko lan taldeak oporrak hartuko ditu eta egunkaria irailaren 5ean egongo da berriro kalean; weba, irailaren 4tik.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide