Santioetan, festa!

Uztarria.eus 2006ko uzt. 26a, 13:15

Goizetik, festa giroa izan zen atzo, Santio Eguna (hilak 25). Jende ugari ibili zen plazako sagardo postuetan, baita, zelai luze eta astotegian zegoen behi txapelketa ikusten ere. Arratsaldean, berriz, zezen-plazan Saninazioetan toreatuko dituzten zezenen desenkajonamendua izan zen eta gauean, Anje Duhalderen emanaldiak plaza jendez bete zuen.