2006ko uztailaren 18a da eguna

Enekoitz Esnaola 2006ko uzt. 17a, 13:07

"Gaur da eguna" esan zuen 'DV'-k orain dela 70 urte bere azalean, Espainiako Gerraren hasieran, altxamendu faxista sustatuz

Bihar, uztailak 18, Espainiako Gerra hasi zela 70 urte. Franco-eta altxatu zirela 70 urte. Harrezkero gertatu zena, jakinekoa da.

Biharko egunez, orain dela 70 urte, 'El Diario Vasco'-k honela zabaldu zuen egunkaria: "Gaur da eguna". 2 urte lehenago sortu zuten, Joxean Elosegi historiagileak dioen bezala, "Espainia handia, bakarra eta santua zazpi zeruetara goitituko zuen matxinada faxista eraginkorra prestatzeko".

Bihar, uztailaren 18a, Espainiako Gerra hasi zela 70 urte, beraz. Ikusitakoa ikusita, bihar, uztailaren 18an, egingo al dute 'DV'-ren azpeitiar erosle euskaldun abertzaleek zerbait prentsaren kontsumoan, sinbolikoki bada ere?

2006ko uztailaren 18a da eguna...