Udalak Itsasi Dantza Taldeari barkamena

Aitor Gorrotxategi (Azpeitiko Kultura eta Gaztedia batzordeburua) 2006ko uzt. 13a, 21:07

Itsasik egindako kritikari erantzun dio Aitor Gorrotxategi Kultura eta Gaztedia batzordeburuak

Azpeitiko Udaletik Itsasi Dantza Taldeari barkamena eskatzera gatoz idatzi honen bidez.

Azken astean gure arteko gaizki ulertu edo koordinazio ezagatik hainbat ekimen burutu ditugu eta berauek ez dira izan taldearekin adosturikoak. Honen aurrean Udaletik adierazi nahi dugu:

-1. Udalak ez duela taldearekiko asmo txarrik erabili eta Udalaren nahia ez dela izan Itsasi kaltetzea edo mintzea.

-2. Denbora dexente daramagu beraiekin adosten leku aldaketa eta Jesus eta Maria egoitzara aldatuko dira, guk ahal dugun neurrian lagunduz.

-3. Lokal horretan probisionalki egongo dira, Soreasun behin betiko lokala prestatu arte.

Udalak ez du talde honen aurka ezer; alderantziz, azken urte guzti hauetan eginiko lana goraipatu eta eskertzea besterik ez zaigu gelditzen.

Gure barkamena aintzakotzat hartuko dutelakoan agurtzen gara.