Azkoitian Kafe Antzokia?

IƱaki Odriozola 2006ko uzt. 10a, 20:07

Egia al da Azkoitian Kafe Antzokia ireki nahi dutela? Azkoitiko Udala ari dela horretan? Planoak ba omen dituzte, Azkoitiko lagun batek esan didanez, baina aurrera al doa kontua?

Eta Azpeitian? Uztarriak proposatu zuen gaia eta Udalak ez zuen kontuan hartu Soreasurako. Azkoitian aurrea hartuko digute. Neuri ondo iruditzen zait azkoitiarrek horrelako eraikin bat izatea. Azpeitiarrok ere izan behar dugu ordea: handia, bizia, kudeaketan irekia... Uztarriaren proposamenean aipatzen ziren ezaugarriak.

Soreasun ezingo dela ematen du. San Agustipen? Uste det EAk bota zuela hori bilera batean, ez? Zertan dago kontua? Oraindik diru eske Madriden?