Okupazioari buruz

Azpeitiko Segi 2006ko uzt. 7a, 12:07

"Etxebizitzaren inguruan egoeraren azterketa zehatza egitea eta etxe hutsei erabilgarritasuna ematea" eskatzen dio Segik Udalari

Azpeitiko Segik, jabetza pribetza pribatua eta prekaritatea oinarri dituen kapitalismoaren aurkako borrokaren hildoan, erabat babesten du, astelehenean hainbat gaztek buruturiko okupazio aldarrikatzailea.

Azpeitiko gazteok oinarrizko eskubide hau, etxebizitza duin baterako eskuragarritasuna, urratua dugu. Egoera honetan eta Udaleko agintarien interesak zein diren ikusita, borroka da bide bakarra.

Azpeitiko Segik, borroka honetako gertaera guztien erantzulea Azpeitiko Udala dela argi du, bera baita oinarrizko eskubide hau bermatzeko borondaterik ez duena.

Azpeitiko Udalari, etxebizitzaren inguruan egoeraren azterketa zehatza egitea eta etxe hutsei erabilgarritasuna emanez, gazteen beharren araberako etxebizitza politika aurrera eramateko konpromezua hartzea exigitzen dio.

Etxebizitza duin bat bermatu arte, okupazioa da borroka tresna eraginkorrena eta gazteok dugun alternatiba bakarra.

Azkenik aipatu, Azpeitiko Segik bat egiten duela Gazte Manifestuarekin.