Cau Aldalur Parisera eraman dute deklaratzera

Uztarria 2006ko eka. 22a, 16:06

Beste bi atxiloturekin batera eraman dute Parisera

Gaur 19:30erako, asanblada deitu dute plazan

Asteartean Frantziako Poliziak Lapurdin atxilotutako zazpi lagunetatik hiru Parisera eraman dituzte, galdeketekin jarraitzeko. Eitb24.com webgunean esan dutenez, Jose Antonio Cau, Julen Madariaga eta Kristina Larrañaga dira Parisera eraman dituztenak. Hainbat iturrik adierazi dutenaren arabera, litekeena da Baionan diren beste lau atxilotuak ere gaur eramatea Frantziako hiriburura.

Cau Aldalur asteartean atxilotu zuten Baionan eta "ETAren finantza sareko" kide izatea leporatzen diote. Harekin batera, beste 11 lagun atxilotu zituzten:

Julen Madariaga (Bilbo, 1932) Senperen.
Angel Iturbe Abasolo (Arrasate, 1953) Arrangoitzen.
Cristina Larrañaga (Arrasate, 1954) Azkainen.
Eloy Uriarte (Soraluze, 1941) Miarritzen.
Izaskun Gantxegi (Eibar, 1944) Miarritzen.
Jose Ramon Badiola (Eibar, 1958) Hendaian.
Joseba Imanol Elosua (Zumaia, 1934) Irunen.
Jose Karmelo Lukin (Iruñea, 1974) Hondarribian.
Ramon Sagarzazu (Bilbo, 1936) Oiartzunen.
Jean Pierre Harocarene (1963) Irunen.
Iñaki Aristizabal (Oiartzun, 1946).

Gaur (osteguna) 19:30erako, asanblada deitu dute Azpeitiko plazan.