Ostiralean hasiko da Azpeitiko VII. Erremonte Txapelketa

Uztarria 2006ko mai. 31a, 13:05
Txapelketan parte hartuko duten pilotari batzuk atzoko aurkezpenean.

Txapelketan zortzi bikotek hartuko dute parte

Hurrengo kanporaketa ekainaren 9an jokatuko da

Ostiralean, ekainaren 2an, hasiko da Azpeitiko VII. Erremonte Txapelketa. Txapelketan guztira zortzi bikotek hartuko dute. Partida guztiak, ohi bezala, Izarraitz pilotalekuan jokatuko dira, ostiraletan 22:30ean.

Erremonte Txapelketako lehenengo jardunaldian, Zalakain-Urkok Agirresarobe-Agirrezabalaren kontra jokatuko dute. Partida honen ondoren, Ibarzabal-Badiola bikoteak Iribarren-Astibiaren kontra jokatuko dute.

Txapelketako hurrengo kanporaketak ekainaren 9an jokatuko dira. Orduan, Matxin IV-Jon Bereziartua-Zubizarretaren aurka ariko dira lehenengo partidan. Bigarrenean, berriz, Uterga III-Gazteluk Matxin III-Aizpurua II.aren kontra jokatuko dute.

Partida horietako irabazleek ekainaren 23an jokatuko dute final aurrekoa. Txapelketako finala, berriz, ekainaren 30ean jokatuko da.