Aisialdiko begirale lan-poltsa ireki dute

Azkoitiko eta Azpeitiko GIBetan eman behar da izena hilaren 21a baino lehen

Azpeitiko eta Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoek aisialdiko programetan begirale aritzeko lan-poltsa ireki dute. "Azpeitiko eta Azkoitiko haur eta gazte programak garatzeko aisialdirako begiraleak behar dira, eta horretarako H.Z. Zerbitzua S.L. enpresatik begirale-poltsa bat osatu nahian gabiltza", diote bi herrietako GIBetako arduradunek.

Begirale-poltsan izena emateko gizarte zientzietan diplomatua edo lizentziatua izatea edota begirale titulua izatea eskatzen dute, bailarakoa izatea eta euskarako titulua izatearekin batera.

Begirale bezala jarduteko interesa dutenek Azpeitiko eta Azkoitiko Gazte Informazio Bulegoetara jo beharko dute, martxoaren 21a baino lehen.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide