Unai Lizasoren eta Iñaki Azkueren inguruko batzarra egingo dute asteartean

Urola Kostako Hitza 2006ko mar. 6a, 10:03
Larunbateko agerraldia.

Ezker abertzaleak bi herritarren egoerari buruzko batzarra egiteko deia luzatu du (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko ezker abertzaleak Unai Lizaso eta Iñaki Azkue herritarren auziaren inguruan batzarra egiteko deialdia luzatu du. Asteartean, martxoaren 7an, herriko enparantzan jarri dute hitzordua, 19:30ean.

2003ko ekainaren 14ko gertakarien ondorioz, Unai Lizasori eta Iñaki Azkueri diligentziak ireki zizkieten. Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskaera egin du Lizasorentzat, desordena publikoa egotzita; bost urtekoa, aldiz, Azkuerentzat, desordena publikoa eta autoritateari atentatua karguak leporatuta.

"Egoera larria da. Finean, demokrazia formal batean herritar orok beharko genituzkeen eskubideak ukatzen zaizkigu, baina ezin gaitezke gure eskubideak nola ukatzen dizkiguten begira gelditu. Erantzun beharra dago. Zor dizkiguten eskubide demokratikoen defentsa antolatu, eta abian jarri behar dugu ezinbestean. Modu horretan, bizi dugun gatazka politikoa gainditu, eta euskaldunon eskubide demokratikoen errespetua bermatuko lukeen eszenatoki demokratikoaren aldeko urratsak ematen ariko gara", azaldu dute ezker abertzalekoek.