Madalenako ermita kultur ondasun izendatu dute

Uztarria 2006ko mar. 3a, 15:03

Madalenako ermitaz gain, Lasarte-Oriako Brigiden komentua ere izendatu dute kultur ondasun

Eusko Jaurlaritzak Madalenako ermita eta Lasarte-Oriako Brigiden komentua kultur ondasun izendatu ditu.

Madalenako ermita, errenazimendu garaikoa da eta eragin hispanikoa eta ezaugarri barrokoak ditu. Ermita, oinarri angelu zuzeneko nabe batean egina dago. Lehen solairuaren gainean, L itxurako beste solairu bat du.