107 odol ateraldi egin zituzten abenduan

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 4a, 12:01

Odol Emaileen Elkartea "gustura" dago odol emaileen aldetik izan duten harrerarekin (Urola Kostako Hitza)

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie odol-emiale azpeitiarrei, "abenduan 107 odol ateraldi egin ditugu, ohi baino gehiago, eta eskerrak eman beharrean gaude".

Iaz, gainera, Biele enpresan ere odol ateraldiak egin zituzten: "Orain arte enpresa bakarrean egin dugu odol ateraldia eta Bieleri eskerrak eman nahi dizkiogu".

Aurten ere odola hilero aterako dute, anbulatorioan, hileroko azken asteazkenetan, 18:30etik 21:00etara bitartean.