Gabonak arteko egitaraua osatu dute Gaztetxeko kideek

Urola Kostako Hitza 2005ko aza. 2a, 14:11

Abendua biartean ikastaroak, karta joko txapelketak, irteerak... antolatu ditu Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak

Gabonak arteko Gaztetxeko egitaraua osatu du Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak. Egitaraua osatzeko Gaztetxeko azkenengo batzar irekian jendeak proposatutako ekitaldiak hartu dituzte oinarri.

Ikastaroak, txapelketak, irteerak...hainbat ekitaldi izango da Gaztetxean, ostegunean hasi eta abenduaren bukaera artean. "Azpeitian Gazteok Zer?! taldeak, aisialdi parte hartzaileen eskaintza eta gazte problematika landu eta borrokatzeko konpromisoa hartu du. Helburu horiek lortzeko ezinbesteko tresna den Gaztetxea erabiliko da", diote.

Gaztetxekoak lan taldeetan banatu dira antolaketa eta koordinazio hobea emateko. Lan taldeak martxa hartu bitartean astero bilduko dira: Aisialdiko lan taldea asteartetan bilduko da, 21:00etan; Gazte Problematika, ostegunetan, 19:00etan; Diruzaintza, asteartetan, 21:00etan; Komunikazioa, ostiraletan, 21:30ean; Azpiegitura eta dekorazioa, asteazkenetan, 21:30ean, eta barra eta garbiketa, asteazkenetan, 21:00etan.

Gaztetxeko egitaraua

Gaztetxeko ikastaro eta txapelketarako honako lekuetan eman daiteke izena: Orkatz, Txarrantxa, Intz, Neguda, Zuhatz, Erreka eta Etxe Zuri tabernetan.

Ikastaroak

Puntu ikastaroa. Puntuaren bidez hainbat gauza egiten ikasteko da (lepokoak, karterak, galtzerdiak...). Azaroaren 7an hasiko da. Astelehenero 19:00etatik 20:30era, Gaztetxean. izena azaroaren 5a baino lehen eman behar da.

Euskal dantza ikastaroa. Arin-arin, fandangoa, aurreskua, ikurrin dantza... Azaroaren 3an hasiko da, ostegunero izango da 19:00etatik 20:30era, Gaztetxean. Izena azaroaren 2a baino lehen eman behar da.

Txapelketak

Mus txapelketa. Azaroaren 4an jokatuko dute, 21:30ean, Gaztetxean. Izena azaroaren 4a baino lehen eman behar da, bikoteka. Lehen postua lortzen duen bikoteak afaria irabaziko du.

Eskoba txapelketa. Azaroaren 11n jokatuko dute, 21:30ean, Gaztetxean. Izena bikoteka eman behar da, azaroaren 11 baino lehen. Lehen postua lortzen duen bikoteak afaria irabaziko du.

Hitzaldi-emanaldiak

Euskal film laburrak. Uztarria Kultur Koordinadorak antolatutako IV. Kulturaldiaren barruan euskal film laburren emanaldia, azaroaren 6an 19:00etan, Gaztetxean.

Palestinaz hitzaldia. Palestinako egoera gai hartuta hitzaldi eta bideoa emango dituzte Palestinan egondako bi herritarrek. Abenduaren 2an 21:30ean, Gaztetxean.

Erakusketa

Gaztetxeko logotipoak. Gaztetxearentzako logotipo bat aukeratzeko erakusketa antolatu dute, azaroaren 18an, 19an eta 20an. "Nahi duten guztiek parte hartu dezakete, nahi badute azaroaren 18a baino lehen egin eta Gaztetxean utzi beharko dute edota erakusketa egunetan ere Gaztetxean bertan egiteko aukera egongo da", diote Gaztetxeko kideek.

Azoka

Truke azoka. Kontsumismoari alternatiba ezarri gure baloreak elkartrukatuz lelopean truke azoka egingo dute Gaztetxekoek, abenduaren 16an, 17an eta 18an, herriko plazan.

Irteerak

Gorbeara. Azaroaren 26an Gorbeara egun guztirako irteera antolatu dute. Gaztetxetik 09:00etan izango da irteera.

Durangoko Azokara. Abenduaren 3an edo 10ean (eguna bere garaian zehaztuko dute) Durangoko Liburu eta Disko azokara autobusa egongo da Gaztetxetik.

Bestelakoak

Santotomasak. Gaztetxean txorizo eta ogia emango dute.

Gabonak. Abenduaren 24an (gabon bezpera) eta 31n (urte zahar eguna) Gaztetxea gauean ireki egingo dute.