Unai Lizasoren auzipetzea aurrera doa

Gaur goizean pasatu da Grande-Maslaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aurretik

Iker Iparragirre ere kasu horretan auziperatua dago

Gaur goizean pasatu da, Madrilen, Unai Lizaso Azpeitian bizi den zestoarra Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande-Marlasca epailearen aurretik. Gaurkoan, auzipetzearen berri jakiteko joan da Auzitegira (gainerontzeko auzipetuak atzo pasatu ziren epailearen aurretik), eta han jakin du kasuak aurrera jarraituko duela eta talde armatu kide edo laguntzailea izatea egozten diotela. Auzipetze orrian 20.000 euroko badaezpadako fidantza ere ezarri diote Lizasori.

Otsailaren 11n atxilotu zuen Espainiako Poliziak Azpeitian, kalean, Lizaso. Bi egun inkomunikatuta pasatu zituen eta epailearen aurretik pasatu ondoren, bermerik gabe behin-behinean aske utzi zuten. Kasua lehengo astean atera zuten sekretupetik eta atzo eta gaur eman diete auziperatuei euren kasuen berri. Iker Iparragirre azpeitiarra ere kasu horretan dago auziperatua; otsailetik sasian da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide