Urriaren 10etik 16ra Jubilatuen Aste Berezia izango da

Urriaren 16a bitartean hainbat ekitaldi burutuko dira Aitonenako bi egoitzetan

Hitzaldiak, mahai jokoak, egunpasak... antolatu dira aurtengo Jubilatuen Aste Bereziaren baitan. Egunero izango da ekitaldiren bat, ikusi gure agendan

Astelehenean, urriak 1ean, Aitonena In eta IIn jokatuko diren Kartajoko txapelketa azkarrekin emango zaio hasiera aurtengo Jubilatuen Asteari.

Alzheimerrari buruzko hitzaldiak, Aginagako sagartegira irteera... antolatu dituzte. Urriak 12, Pilarika eguna, atseden egingo dute egun horretan.

Urriaren 16a, igandea, hildako jubilatuen oroimenez meza izango da 11:00etan parrokian. Ondoren hamaiketakoa egingo da Aitonena Ien eta 12:00etan dantzariek ikuskizuna eskeiniko dute herriko plazan. 14:00etan, berriz, Kiruri jatetxean bazkaritarako bilduko dira jubilatuak. Bazkalondoa, bikote helduenari omenaldia egingo diote. Loiolarako joan-etorrirako autobusa izango da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide