'Ibaialde' erakusketa zabalduko dute

Erakusketaren helburua, "herritarrak ibaiek duten ingurumen balioaz jabetzea" da

Udaleko Agenda 21ek antolatu du, eta gaurtik (ekainak 16) hilaren 27a arte irekiko da (www.urola-kostakohitza.info)

Udaleko Agenda 21ekoek Ibaialde erakusketa didaktikoa zabalduko dute gaur, 18:00etan, udaletxe azpiko erakusketa aretoan. Erakusketa, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak ibaiak zuzenean ezagutzeko garatutako ingurumen-hezkuntzako programaren barruan kokatuta dago. "Herritarrak ibaien ingurumen balioaz jabetu araztea du helburu erakusketak, baita inguru horietako baliabide ekologikoak eta ondarea babesteko eta sustatzeko dagoen premiaz konturatu araztea ere", diote Udaleko ingurumen arduradunek.

Ibaialde erakusketa hilaren 27ra arte egongo da zabalik udaletxe azpian. Ordutegia honakoa du: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara, eta igandetan itxita egongo da.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide