Azpeitiko Udalari salaketa

Luis Juaristi Korta, IƱigo Juaristi Korta 2005ko eka. 10a, 15:06

Herrian erdigunean bertan, espaloietan barne, auto eta moto batzuk gehiegizko abiaduran ibiltzen dira eta zarata etsigarria egiten da. Hori dela eta, egoerari konponbidea emateko neurriak har daitezen eskatu izan dugu maiz gutunen, sinadura bilketen (300 sinadura baino gehiago), Udaltzaingora egindako deien, herriko ordezkariekin izandako elkarrizketen eta abarren bidez.

Hala ere, eta horri buruz urtebetean inolako neurriak hartu gabe egon ondoren, betiko erantzuna jasotzen segitzen dugu... "pazientzia". Bada, bukatu da, eta honegatik bukatu da, besteak beste: zarata jasaezinagatik zoratzen ari garelako (familia batzuek euren etxebizitza utzi egin behar izan dute, eta beste leku batera joan dira); istripuen arriskua oso handia delako (espaloietan jendea harrapatu izan dute); legeak babesten gaituelako; eta zerbait larria gertatzen den egunean, mundu guztiak jakin dezala abisatu zela.

Beraz, indarrean dagoen araudia betez euren bizilagunak babesteko Azpeitiko Udalak eta bere Udaltzaingoak duten gaitasunik eza salatzen dugu, eta, ondorioz, bestelako ekimenez gain, egoera honen aurrean gu bezala haserretuta dauden lagun denei laguntza indibiduala eskatzen diegu eta gure exijitzearen alde antola daitezkeen ekitaldietara atxiki daitezen.