Hondakinen gaia nabarmenduko dute Aste Berdean

Urola Kostako HItza 2005ko mai. 27a, 13:05

Astelehenean hasi eta hurrengo aste osoan zehar ingurumenarekin lotutako hainbat ekitaldi izango da

Aurten Aste Berdeak hondakinen gaia landuko du batik bat. Hori dela-eta Eskola Agenda 21 lantzen ari diren ikasleek kontsumoaren gutxitzea, berrerabilpena, birziklatzea eta azpiegiturei buruzko ezagutza landuko dituzte datorren astean. Eta era horretan, aurtengo ikasturteko Eskola Agenda 21i amaiera emango diote.

Azpeitiko Udaleko Ingurumen batzordeak eta Azpeitia Agenda 21ek Azpeitiko gune naturalen katalogoa egin dute. Argitalpen horren aurkezpena datorren larunbatean izango da.

Egitaraua

Maiatzak 30

Eskola Agenda 21. Ekainaren 3a arte Eskolako Agenda 21en parte hartzen ari diren ikasleek hondakinen gaira egokitutako Tribial jokoan jolastuko dute.

Erakusketa. Hondakinei buruzko erakusketa irekiko da Betharrametako erakusketa aretoan. Ekainaren 3a arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera 17:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 12:00etatik 14:00etara.

Tailerrak. Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan eta Zapo Txoko Gaztelekuan ekainaren 4a bitartean tailerrak egingo dituzte.

  • Maiatzak 30, astelehena. Zaborrontziak egiteko tailerra. 17:00etatik 20:00etara.
  • Maiatzak 31, asteartea. Hondakinen panelak eta jolasak egingo dituzte. 17:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 1, asteazkena. Haziak landatuko dituzte. 17:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 2, osteguna. Hondakinekin eskulturak egiten jardungo dute. 17:00etatik 20:00etara bitartean.
  • Ekainak 3, ostirala. Hondakinekin muralak egiteko tailerra. 17:00etatik 20:00etara.
  • Ekainak 4, larunbata. Txirrindulari gazteen eguna. 10:00etatik 12:00etara.

Ekainak 1

Ontzi banaketa. Birziklatzea sustatzeko ontzi bereziak banatuko ditu Udalak sanjuandegi inguruko etxeetan.

Ekainak 4

Txirrindularitza. Goizez Txirrindulari Txikiaren Eguna egingo da. Eskola Kiroleko arduradunek, Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak eta Peña Elorza Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

Aurkezpena. Azpeitiko gune naturalen katalogoa aurkeztuko dute. 12:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Ekainak 16

Erakusketa. Ekainaren 28a arte Ibaialde erakusketa jarriko dute udaletxe azpiko aretoan. Antolatzaileek oraindik ez dute ordutegia zehaztu.