EAk zaharren egoitzak San Martinen jarraitu behar duela dio

uztarria 2005ko api. 25a, 17:04

Asteburuan etxeetara banatu duen diptikoan, egoitza berria egiteko nahiko leku dagoela eta merkeagoa dela azpimarratzen du

Pedro Fernandez arkitektoak eginiko azterketen balorazioa egin eta "Loiolako proiektua ez dela egokiena" esaten dute

Eusko Alkartasunak zaharren egoitzak San Martinen jarraitu behar duela azpimarratu du asteburuan banatu duen diptikoan. Kokagunea egokia izateaz gain, "nahikoa toki" dagoela eta "merkeagoa" dela dio.

Egoitza bakar bat egotearen alde agertzen dira eta horrek San Martinen egon behar duela esaten dute EAkoek. Pedro Fernandez arkitektoak 2004an eta 2005ean eginiko azterketek emaniko emaitzak erabiltzen ditu alderdiak euren arrazoiak emateko: Batetik, "egoitza berria egiteko San Martinen kokalekua egokia da, eta bertara joateko zerbitzu urbano egokiak daude. Egiteko lekua ere badago". Bestetik, "Loiola proiektua herri-gunetik kanpo dago". Hitz horiek Fernandezek eginiko azterketetatik ateratakoak dira, EAk dioenez.

Arrazoi horiez gain eta "baldintza berdinetan" Loiolako proiektua (EAJ alderdiak defenditzen duena) San Martinekoa baino 857 milioi pezeta garestiagoa da , EAk dioenez: "Egoitza, lur azpiko aparkalekuak eta eguneko zentroa egiteko Foru Aldundiak eta Udalak 857 milioi pezeta gehiago jarri beharko dute.

  • Terrenoan: 130 milioi.
  • Urbanizazioan: 100 milioi.
  • San Martin Fundazioak jartzen duena: 300 milioi.
  • Bi obren arteko aldea: 327 milioi."

"Kalitatezko egoitza bat, bakarra, eta denon artean erabakitakoa" izan behar du EAren iritziz.

Orain artean gai honen inguruan izan diren iritziak