Piarres Xarriton: "Estatua baino lehen, inportanteago da nazioa"

uztarria 2005ko mar. 30a, 12:03
  • Xarriton hazpandarrari elkarrizketa egin dio Argia astekariak
  • "Iparraldeko euskaltzale aipagarrienetarikoa bezala definitu izan da", esanaz hasten da

Argia astekaria Piarres Xarriton hazpandarrarekin solasean aritu da. Xarritonek izan duen bizitzari errepasoa ematen dio elkarrizketan: Eulatia baserrian jaio eta bizitakotik, Kanadara tesia (*Les droits des peuples à leur identité*...) egitera joan zen arte.

Xarritonek apaiz eta euskal etxeak sortu zituen Parisen. Euskal etxea sortzeko dirua behar eta honela lortu zutela kontatzen du: "Ez genuen dirurik. Eskean. Lehen eskean berean berrehun mila franko bildu genuen, parropian. Diru-emaileak ere izan ziren 5.000 franko urtean eman dituztenak, Parisen bizi zen familia eskualdun dirudun bat eta".

Hazparnen eskola ere sortu zuen: "Behar zen Euskal Herrian berean egin kolejioa... egun batez, San Joseko egunean, Beloken nintzelarik kafea hartzen ari, deitzen zaituzte, apezpikutegitik! eta Kolejioa, zuk, egizu!. 1959an zen". Hegoaldeko iheslariak hartu izan zituen irakasle lanetarako eta erabaki horrek hainbat arazo sortu izan zizkion; bi alditan epaitegira joan behar izan zuen.

Irakurri elkarrizketa Argia.com-en.