2.572 lagun Urolako trenean Aste Santuetan, iaz baino %77,3 gehiago

Uztarria 2005ko mar. 29a, 18:03
  • Jende gehien ostiral santuan ibili zen: 686 bidaiari
  • Arduradunak zerbitzuak gehitu beharrean izan dira

Jende asko ibili da Aste Santuetako bost egunetan Azpeitian Urolako trenean, iaz baino %77,3 gehiago, bertako iturriek gaur jakitera eman dutenez. Denera, 2.572 lagun ibili dira Azpeititik —Trenaren Euskal Museotik abiatuta— Lasao bitartean. Ikusirik jendea erruz azaltzen ari zela, arduradunak zerbitzuak gehitu beharrean izan dira.

Jende gehien ostiral santuan ibili zen: 686 bidaiari. Hurrena gehien, igandean: 587.

Jai egun horietan ireki da bapore-trenaren denboraldia, eta asteburuero ibiliko da azaroaren 1a bitartean.