Pazko asteko aisialdiak hasi dira

  • Haur eta gazteenek larunbata arteko egunetan aisialdirako aukera izango dute
  • Iturritxiki eta Txiki Txoko ludoteketan eta Zapo Txoko gaztelekuan bilduko dira

Iturritxiki eta Txiki Txoko ludotekek eta Zapo Txoko gaztelekuak antolatuta haur eta gazteentzako aisialdi ekintzak gaur hasi dira.

VI. Gazte Astearen barruan futbito txapelketako partidak jokatu dituzte. Arratsaldean, berriz, 16:00etatik 20:00etara pelukeria afroa egiten ikasiko dute: estentzioak, txurroak...

Gaztetxoenak ludoteketan bilduko dira, jolasetan ibiltzeko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide