Manuel Unanueri erantzunez

Udaleko EAJ-PNVko zinegotzi taldea 2005ko mar. 12a, 19:03
  • Ezin dugu inola ere onartu zure eskutitza.
  • Guk defendatzen dugun adinekoen zentroaren proiektua ez da pertsona baten kapritxoa.

Batetik, ezin dugu inolaz ere onartu zure eskutitza: datu partzialak, kontestuz kanpo daudenak eralbitzeaz gain, alkatea kapritxoso eta gezurtitzat jo duzu eta gu, zinegotzi taldea eta atzean dugun Alderdia, ez gaituzu errespetuz tratatu. Gure proiektuarekin ados egon daiteke ala ez, baina ez da pertsona baten kapritxoa; denon artean asko pentsatu, landu eta zuzendutako proiektu bat da.

Bigarrenik, zuk oso ondo dakizun bezala, azken urtean, batik bat alkatea eta zu, kontsentsua lortu nahian ibili zarete San Martin Fundazioarekin; konsentsu hau lortzeko, zuk onartzen duzun bezala, aurreko proiektua utzi eta berria egitea proposatu zenuten.

Hirugarrenik, zu ados zinen gure proiektuarekin: beharren zehaztapenekin; modelo integralarekin eta alternatibarik egokiena Esklabatakoa edo bere ingurukoa zela konsideratzerakoan.

Ezin ahaztu, irailean Udal Gobernuko, EAJ-PNV eta EA, San Martin fundazioa eta Foru Aldundiko ordezkariek egin genuen bileran, zu izan zinela sutsuen hitz egin zenuena proiektu integral baten defentsan.

Laugarrenik, noski akordioa hobea dela eta proiektu bakarra hobea dela; zoritxarrez, azken urtean hitz egiten ibili ondoren, ez da posible izan kontsentsua; horren ondorioz Udalaren erabakia kalitatezko zerbitzu bat ziurtatzen duen eta etorkizuna hipotekatzen ez duen proiektua bultzatzea izan da.

Eta bukatzeko, ez dugu zalantzarik zu herriaren interesen alde lanean ariko zarela, baina ez inoiz ahaztu, geu ere, geure ustetan horretan ari garela.

Manuel Unanueren eskutitza.