Telefono bidezko iruzurrak Azpeitian

  • Ertzaintzak jakinarazi duenez, iruzurgile batzuk telefonoz deika ari dira
  • Sari bat irabazi dela esanez 806-807-809 zenbakira deitzeko esaten dute, eta dei horren bitartez diru kopuru handiak kendu

Etxeetara deika ari dira iruzurgile batzuk, sari bat irabazi dela esanaz, Ertzaintzak Uztarriari esan dionez. Ondoren saria jasotzeko-eta 806-807-809 telefonora deitzeko esaten dute. Dei internazionala da eta ahal duten guztia luzatzen dute diru kopuru handiak irabazteko.

Telefonoaren zenbakia zatika esaten dute "zenbaki internazionala dela ez konturatzeko". Amaieran erreferentzi bat eman eta saria posta kutxa batetan jasotzeko eskatzen dute. Hara joandakoan konturatzen da jendea iruzurraz, posta kutxan ez baitago ezer.

Horrelako deirik jasoz gero, saria irabazi dela esanez, ahal den azkarren deia mozteko gomendioa eman du Ertzaintzak, eta eurei deitzeko horren berri emateko edota deia zein telefonotik egin den esateko (zenbakia azaltzen bada).

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide