20 bat kirolarik parte hartuko dute Azpeitiko III. Slalom Openean

uztarria 2005ko mar. 2a, 18:03
Iazko argazkia.
  • Martxoaren 13an izango da, goizez eta arratsaldez
  • Iaz ateratako argazkiekin erakusketa zabalduko dute Betharrametan

Azpeitiko III. Salom Opena martxoaren 13an izango da Amue Elbarri Elkarteak adierazi duenez. Gipuzkoako, Nafarroako eta Arabako 20 bat kirolarik parte hartzea espero dute.

Aurreko urtean bi marka hobetu ziren eta orokorrean markak oso onak izan ziren. Aurten ere ahaleginak egingo dituzte, izan ere, Espainiako txapelketara joateko denbora minimoak lortzen saiatuko dira.

Erakusketa

Aurten, estrainikoz, erakusketa antolatuko dute iazko argazkiekin. Martxoaren 7tik 12ra bitartean egongo da, Betharrametan; 18:00etatik 20:00etara astegunetan eta 11:00etatik 13:00etara larunbatetan. Erakusketa antolatzeko Azpeitiko Argazki Elkartearen laguntza izan dute.

Egitaraua

  • 10:30ean, erlojupeko derrigorrezko ibilbidea.
  • 12:00etan, paraleloa.
  • 13:00etan, oroigarrien banaketa. Ondoren bazkaltzeko eta atseden hartzeko tartea hartuko da.
  • 15:00etan, erlojupeko ibilbide librea.