Bizigune programaren baitan gutunak bidali ditu Udalak

  • Etxebizitza hutsen jabeekin harremanetan jartzea du helburu programaren berri emateko
  • Alokairuan jarri nahi dira, eta trukean jabeek abantailak izango dituzte

Bizigune programa abian jarri du Udalak. Urtarrilaren 13an sinatu zuen Eusko Jaurlaritzako Visesa Elkarte Publikoaren lankidetzarekin. Helburua herriko etxebizitza hutsak alokairuan jartzea da behar dituztenei "prezio babestuetan" eskaintzeko.

Etxebizitza hutsak dituzten jabeei gutunak bidali dizkie Udalak Bizigune programa argitzeko eta alokairuan jarriz gero izango dituzten "abantailak eta bermeak" azaltzeko.

Honetaz guztiaz argibide gehiago emateko harremanetan jarriko dira telefonoz, "arreta zuzenagoa eta zehatzagoa" eskaintzeko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide