Zumaia-Zumarraga autobusaren ibilbidea aldatu dute elurragatik

uztarria 2005ko ots. 22a, 16:02

Zumaitik Azkoitiraino (eta alderantziz) bakarrik dabil eguerdiko hamabietatik, Zumarragara iritsi ezin da

  • Otsailak 23, asteazkena: autobusek berriro ohiko ibilbideak egingo dituzte eguraldiak hobera egin duelako

Zumaitik Azkoitira, eta alderantziz, Azkoititik Zumaira soilik dabil Euskotrenen autobusa errepideen egoera txarragatik. Euskotrenek Uztarriari adierazi dionez, elurra dago eta autobusek ezin dute pasa Zumarraga eta Azkoitia bitartetik.

Otsailak 23

Euskotrenek adierazi duenez eguraldia eta errepideak hobetu direnez Zumaia-Zumarraga ibilbideko autobusek ez dute arazorik izango berriro orduak ongi betetzeko.