Mendate guztiak zabalik daude

uztarria 2005ko ots. 17a, 11:02

Ertzaintzaren Zerbitzu Sailak uztarriari esan dionez, Mandubiko gainean izotza dago eta kontu handiz ibiltzeko gomendatzen du (10:45)

Ertzaintzaren Zerbitzu Sailak inguruko mendate guztiak zabalik daudela jakinarazi dio uztarriari. Hala ere, kontuz ibiltzeko gomendatu du, izotza dela eta. Hauetxek gure mendateetako egoerak (10:45):

Azkarate: Zabalik guztientzat.

Urraki: Zabalik dago, baina, kontuz ibiltzeko esan dute izotza dagoelako.

Meagas: Zabalik.

Bidani: Zabalik.

Mandubi: Zabaik dago, baina, izotz asko dagoelako kontu handiz gidatzeko esan dute.