Bertsozale Elkarteko lehendakari izateari utziko dio Imanol Lazkanok

uztarria 2005ko ots. 16a, 16:02
  • Elkartea sortu zenetik, hau da 1987tik bete du kargu hori
  • Larunbatean egingo duten batzar nagusian erabakiko da ordezkoa nor izango den

Imanol Lazkanok utzi egingo dio Bertsozale Elkarteko lehendakari izateari, gaur Berrian dakarrenez. Bertsozalea aldizkariak eman du albistea.

Elkartea sortu zenetik izan da lehendakari Lazkano, eta lan txukuna egin izan du denbora guztian. Hala dio Berriak: "elkartea osatu, sendotu eta indartu egin da haren agintaldian".

Larunbatean egingo duten batzar nagusian hautatuko da ordezkoa.

V. Erniarraitz Bertso Astea

Bestalde, bihar (osteguna) emango zaio hasiera Erniarraitz Bertsozale Elkarteak antolatu duen V. Bertso Asteari. Mahainguruarekin hasiko da eta Imanol Lazkano bera izango da hizlarietako bat. Alboan Inaki Murua eta Amets Arzallus izango ditu. Landuko duten gaia Zentsura bertsolaritzan, eta Zestoako Kultur Etxean izango da, 21:00etan.