Udaltzainak

Motorzale bat 2004ko aza. 9a, 20:11

Udaltzainei kexua adierazi nahi diet

Lehengo batean motorrean auto eskolara nindoala euria hasi zen. Normalean, Urola auto eskolaren aurrean uzten dut motorra, baina, aterpean uzteko asmoz, Harzubiako errotonda ondoko etxepean utzi nuen. Motorrari kandatua jartzen ari nintzela udaltzain bat ikusi eta gelditu egin nuen. Han motorra uzterik ba ote zegoen galdetu nion eta baiezkoa izan zen erantzuna.

Larunbata heldu zen eta Harzubian geundenez geldituta motorra bertako etxepean laga nuen. Afaltzetik bueltakoan motorra badaezpada karakolera eraman behar nuela-eta Harzubira joan eta aurreko argiaren ondoan isun bat zuela ohartu nintzen.

Zer jarrera mota da udaltzainena? Ez dute ba usteko ordainduko dudanik? Ez dago eskubiderik. Gainera, horrelako gauzak gero eta sarriago gertatzen ari direla ohartu naiz, izan ere orain sartu diren udaltzain berriek ez baitute ez fundamenturik, ez eta gatzik. Arazo honi erantzun bat emango diozuelakoan agurtzen naiz.