'Azpeitian Zezenak' diskoa aurkeztuko dute

Uztarria.eus 2004ko uzt. 8a, 12:07
  • Azpeitiko Banda Munizipalak atera duen azken diskoa da
  • Bihar udaletxean eta hilaren 29an Plaza Txikian aurkeztuko dute

Azpeitiko Banda Munizipalak Azpeitian Zezenak disko berria atera du eta bihar udaletxeko Areto Nagusian aurkeztuko du. 27 pieza biltzen ditu El Diario Vasco-n irakurri daitekeenez eta zezenketekin dute zerikusia. Pasodobleak, dultzaineroekin egindako kantak eta *Zortziko fĂșnebre* doinu ezaguna biltzen dira, Jose Luis Frantzesenaren gidaritzapean eginiko diskoan.

Bihar 12:00etan udaletxean aurkeztuko dute eta jende aurrean, berriz, uztailaren 29an, Plaza Txikian zuzen-zuzenean.