Toreatzaile gazteen alde egin dute aurten ere saninazioetan

Urola-Kostako Hitza 2004ko uzt. 2a, 13:07
Batzordekide berriak: Jabier Beobide, Joxin Iriarte, Jose Manuel Iriarte, Juan Jose Iturralde eta Mikel Ibarzabal. Saninazioetako zezenketarako Lolik egindako kartelarekin.
  • Batzorde berria da aurten eta kartela Loli Etxeberria azpeitiarrak egin du
  • San Inazio festetako zezenketen egitaraua aurkeztu da

Saninazioak gertu, atzo, zezenketen karteldegia aukeztu zen. Kartela ez zen izan nobedade bakarra, aurten Azpeitiko Zezenzale batzorde berria baita. Batzorde berria osatzen duten kideak Jabier Beobide, Mikel Ibarzabal (Udaleko Festa batzordeburua), Joxin Iriarte (batzordeko lehendakaria), IƱaki Olaizola, Jose Manuel Iriarte eta Juan Joxe Iturralde dira. Aurtengoa da, osatu duten zezenketetako lehen karteldegia eta bi irizpide izan dituzte ganadutegiak eta toreatzaileak aukeratzeko, Joxin Iriarteren esanetan: "Ikuskizunaren kalitatea bermatzea, punta-puntako ganadutegiekin eta ikuskizun ahalmena handitzea, azken belaunaldiko eta indartsu datozen toreroak kontratatuz; gazteak eta beteranoak ekarriz". Ganadutegiak kontratatzeko Manuel Ruiz Maniliren laguntza izan dute.

Udalaren sustengu osoa duela azaldu zuen batzordeak eta lan hori betetzeko batzordean, Ibarzabal festetako batzordenburua egongo da.

Aurtengo zezenketen irudi izango den kartela, Loli Etxeberria azpeitiarrak egin du: Zezen baten burua, San Inazio eta Loiola eta Azpeitiko zezen plazaren irudiak uztartu ditu kartelean. Etxeberriak, batzorde berria eskertu zuen: "Zezenzalea izan naiz betidanik eta batzordeak aurtengo kartela egiteko jarri duen konfidantza eskertu nahi dut". Lehen ere, zenbait ganaduzale, zezen eta toreatzaileren margotu ditu.

Sarrerak

Zezenketetarako sarrerak, astelehenean jarriko dira salgai Sindikatu Zaharrean, 18:00-etatik 20:00ak bitartean. Zarautzen ere izango da sarrerak erosteko aukera, Amaia kafetegian.

Karteldegia

Uztailak 25

18:00- Desenkajonamendua. Saninazioetako zezenketetan toreatuko diren zezenak aterako dira. Zezen plazan.

Uztailak 31

12:00- Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa. Zezen plazan.

18:00- Zezenketa. Laurentino Carrascosa ganadutegiko zezenak. Ezpatariak: javier Conde, Matias Tejela eta Jose Mari Manzanares. Zezen plazan.

Abuztuak 1

12:00- Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa.

18:00- Zezenketa. Torrealta ganadutegiko zezenak. Ezpatariak: Juan Diego, Manuel Jesus El Cid eta Alejandro Amaya.

Abuztuak 2

12:00- Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa.

18:00- Zezenketa. San Martin ganadutegiko zezenak. Ezpatariak: Manuel Diez El Cordobes, Cesar Jimenez eta Salvador Vega.