Amuarrain gutxi harrapatu dira txapelketan

Uztarria.eus 2004ko mai. 24a, 17:05
Zubi gainetik saiatu ziren arrantzaleak
  • 300 amuarrain bota zituzten Urola ibaira txapelketa aurretik; 14 bakarrik harrapatu dira
  • Guztira 55 gaztek hartu zuten parte

Herri mailako XIII. Amuarrain Arrantza txapelketatik ez da asko jango. 14 besterik ez ziren harrapatu, askatu zituzten 300 amurrainetatik. Alebin mailan Beñat Loinazek eta infantil mailan Aitor Cidek lortu zuten lehen postua.

Txapelketako txapeldun orokorra Aitor Cid izan zen amurrain gehien arrantzatu zituena izan baitzen. Handienaren saria berriz, Klaudio Sagardia izan zen, 461 gr.-ko amurrainarekin.

Parte hartu zuten 55 lagunen artetik sailkapena honela geratu zen:

Alebin mailan

1- Beñat Loinaz Beristain

2- Klaudio Sagardia Hidalgo

3- Mikel Azkue Goenaga

4- Hodei Korta Urkola

5- Borja Platero Sanchez

Infantil mailan

1- Aitor Cid

2- Ion Garate Tena

3- Aitor Exposito Ibarmia

Aurreneko bost sailkatuek sariak jaso zituzten. Infantiletan ez zen laugarrenik eta bosgarrenik izan inork ez zuen eta zorterik izan, beraz, hiruk soilik lorrtu zituzten sariak. Txapelketaren amaieran parte hartzaile guztien artean opariak banatu zituzten.