Mendi astea antolatu du Lagun Onak M.B.-ak

  • Hitzaldiak egongo dira astean zehar
  • Xoxoteko egunarekin emango zaio amaiera

Datorren asterako Mendi astea antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak. Astean zehar hitzaldi batzuk egongo dira, adibidez, Eneko Pou eta Mikel Garaikoetxea mendizaleak hemen izango dira, eta igandean izango den Xoxoteko egunarekin emango zaio amaiera Mendi asteari.

Ekitaldiak

  • Maiatzak 24, Astelehena

“Leman lakutik mediterraneora oinez”

Gaia: 27 egun Alpeetan zehar.

Hizlaria: Mikel Garikoetxea

  • Maiatzak 25, Asteartea

    “Annapurna 86”

  • Maiatzak 26, Asteazkena

    “Muturreko eskia pirinioetan”

Hizlaria: Eneko Pou

Guztiak arratsaldeko zortziretan eta Enparan dorretxean izango dira.

Xoxoteko egunez (maiatzak 30, igandea)

  • 9:00etan, Enparantza nagusitik irteera.
  • Eguerdiko 12:00etan, meza.
  • Ondoren, haurrei domina banaketa.
  • Egun guztian erromeria.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide