Erosketak atean

  • Mutil gazte bat promozio batekin etorri da.
  • Promozioan liburuak debalde eskeintzen dira eta 8 euro ateraino ekartzeagatik

Gaur goizean gurasoen etxera mutil gazte bat promozio batekin etorri da. Promozio horretan hiru luburu (Julio Verne renak) eta Cd bat mailing propagandarekin batera eskeini dizkie 8 euron truke. Euren izenean etorri baita.

Promozioan liburuak debalde eskeintzen dira eta 8 euro ateraino ekartzeagatik da. Ez dakit oso zilegi izango den horrelako "salmentak" egitea baino, ez ote da iruzurra izango? Kontua da eguardian nire etxe aldemenean gauza berdina ikusi dudala.

Kasualitatea izango da baina aldameneko hauek ere "jubilatuak" dira eta horrek bai kezka sortzen didala. Beste lekuetan ere gauza berdina egiten badute... ez da diru asko baina, borondate onez egiten denari horrela jardutea ba...

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide