Andoni Aranaga ihesaldi batean sartuta lasterketa buruan ibili da

Uztarria.eus 2004ko mai. 12a, 18:05
Aranaga ihesaldiko taldetik tiraka
  • 50 kilometro inguru ibili da ihesaldian sartuta
  • Sailkapen nagusian 149. dago

Andoni Aranagak Giroan parte hartzen duen lehenengo aldia du. Eta lotsagabe hasi du. Gaur arte asko agertu ez bada ere, gaurkoan ihesaldi batean sartu eta lasterketa buruan ibili da azpeitiarra.

Gutxi gorabehera 100. kilometroan egin du ihes beste zenbait txirrindularirekin. Azkenean lasterketa buruan 50 bat kilometro egin eta gero, tropelak harrapatu ditu. Lasterketa esprintean erabaki da (Petacchik irabazi du) eta Aranaga 155. sartu da lehenaren denbora berdinean.

Sailkapen nagusian 149. postuan dago lehen postuan dagoen Gilberto Simonirengandik 33:56 minutura.