Nuarbe nagusi Lauko Txapelketan

Uztarria.eus 2004ko mai. 11a, 18:05
  • Txapelketa honetan taldeak lau tiralariz osatzen dira
  • Nuarbe A eta Nuarbe B iritsi ziren finalera; azken hau izan zen nagusi

Lur gaineko Euskadiko Txapelketa Nagusia ekainaren 5ean hasiko da eta hura prestatzen dihardute taldeek. Lauko txapelketa jokatu berri da, prestaketarako baliagarria dena, eta Nuarbe indartsu agertu da, 320 kilokoan bi taldeak iritsi dira finalera eta.

Lauko txapelketan, talde bakoitzetik lau tiralari aritzen dira; hortik izenaren jatorria. Nuarbek bi talde aurkeztu zituen:

Nuarbe A: Urtuzagak, Aurrekoetxeak, Patxi eta Xebax Gurrutxagak osatua.

Nuarbe B: Etxezaharretak, Urbietak, Olaizolak eta Jon Gurrutxagak osatua.

Bakoitzak bere multzoko tiraldi guztiak irabazi zituen. Ondoren, Nuarbe A finalerdietan Gaztedi C-ren aurka lehiatu zen eta Nuarbe B aldiz, Getxoren aurka. Biek irabazi eta finalera sailkatu ziren.

Finala

Lehen tiraldia nahiko estua izan zen. A taldeak 3. minutuan eman zuen kolpea, baina B-k berdindu egin zuen 6. minutuan. Aurrera eta atzera jardun ondoren B taldeak eman zuen kolpea (7 min.). Bigarren tiraldia minutu batean eraman zuen B-k.

Sailkapena

1- Nuarbe B (Gi.) 12 puntu

2- Nuarbe A (Gi.) 11 puntu

3- Gaztedi C (Bi.) 10 puntu

4- Getxo (Bi.) 9 puntu

5- Goiherri A (Gi.) 8 puntu

6- Mutriku A (Gi.) 7 puntu

7- Goiherri C (Bi.) 6 puntu

8- AbadiƱo (Bi.) 5 puntu

9- Gaztedi A (Bi.) 4 puntu

10- Goiherri B (Bi.) 3 puntu

11- Gaztedi B (Bi.) 2 puntu

12- Mutriku B (Gi.) puntu 1