Ostiralean hasiko da Azpeitiko V. Erremonte txapelketa

Parte hartuko duten pilotariak
  • Txapelketak uztailaren 2ra arte iraungo du
  • Erremontean dabiltzan profesional hasiberriek hartuko dute parte

Azpeitiko Udal Kirol Batzordeak V. Erremonte Txapelketa antolatu du. 2000. urtean hasi ziren erremontean dabiltzan profesional hasiberrientzat zuzendua dagoen txapelketa antolatzen. Aurten 16 jokalarik hartuko dute parte.

Jokalariak bi taldetan banatuko dira:

A Taldean

Uterga Urrutia

Bereziartua - Ion

Sarasua - Astibia

Matxin III - Olazar

B Taldean

Juaristi - Aguirrezabala

Iribarren - Gaztelu

Iturralde - Urko

Matxin IV - Badiola

Partida guztiak Izarraitz Udal Pilotalekuan izango dira eta lehen kanporaketak ostiral honetan jokatuko:

Matxin III - Olazar / Uterga - Urrutia

Matxin IV - Badiola / Iturralde - Urko

Partida guztiak ostiraletan izango dira, maiatzaren 7an hasita, hurrengoa 14ean, 21ean, 28an eta ekainaren 4ean, 11n eta 18an, hurrenez hurren. Kanporaketak jokatu ondoren, bi bikote onenek finala jokatuko dute uztailaren 2an.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide