Euskarazko albistegi guztiak webgune batean

Josu Azpillaga 2004ko mar. 23a, 10:03
  • Interneten dauden euskarazko 67 albistegi erakusten dira webgune bakar batean.
  • Tartean, uztarria.com-eko albistegia.
  • Zuk ere egin dezakezu zeure pertsonala, interesatzen zaizkizunekin.

Sustatu albistegian eman dute albistea, euskarazko 67 albistegi webgune batean jarri dituztela, denak batera kontsultatzeko moduan. Tartean, herri desberdinetako albistegi lokalak: Arrasate, Durango, Mutriku... eta Azpeitia, uztarria.com honen bidez.

Webgune interesgarri honen helbidea, hauxe da: www.bloglines.com/public/euskaraz

Nola lortzen da hau?

Iturri desberdinetako albistegiak batera erakutsi ahal izateko, formatu estandar batzuk esistitzen dira Interneten, batez ere RDF eta XML. Beraz, formatu hoiek errespetatzen dituzten webguneak irakurri ditzake gisa honetako makina batek, eta denak batera erakutsi; formatu hori errespetatzen ez dutenak, berriz, ezin erakutsi.

Uztarria.com-ek errespetatzen du. Honako orri hau da, hain zuzen ere, makina horrek irakurtzen duena: www.uztarria.com/albistiek/feed.xml

Noizean behin bloglines-eko makina helbide hortara etortzen da eta orri hori irakurtzen du. Interpretatu, eta bere estiloa emanez erakusten du goiko helbide horretan eta beste bilduma partikularretan.

Eta berdin egiten du beste 66 albistegirekin ere. Noski, estandar hori errespetatzen ez dutenak, edo estandar hortako aukera eskaintzen ez dutenak, ezin webgune horretan erakutsi. Euskararen kasuan, hutsuneak, nabarmenak dira.

Zeuk egin zeure pertsonala

Baina 67 albistegi, gehiegi izan daitezke. Niri behintzat, ez zaizkit guztiak interesatzen. Horregatik egin dut neure pertsonala, hortik batzuk hartu eta hor ez dauden beste batzuk sartuta.

Gainera, pertsonala egiteak badu abantailarik: irakurri gabeko (edo bistazoa eman gabeko) albisteak bakarrik erakusten dizkizu bloglines izeneko zerbitzuak. Beraz, egunero edo sartzen naizenean niri interesatzen zaizkidan albistegietan zer berri dagoen ikusten dut bistazo batean. Aukera interesgarria.

Gehiago jakin nahi baduzu, jo bertara: www.bloglines.com