Erdi kaleko sustapeneko etxea eraikitzen hasiko dira

  • Iazko ekainetik zozketaturik daude etxebizitza hauek
  • Sustapeneko etxebizitza berriak Enparan kalean

Erdi kaletik Eliz kalera igarotzeko pasabidea zuen etxea bota dute. Bertan, zortzi etxebizitzako eraikina egingo dute, lau erdi kalera begira eta beste laurak Eliz kalera. Pasabidearekin zer gertatuko den ez dakite oraindik, "pasoa jabearen esku dago. Udalak erosi egin beharko du egin nahi bada, beraz ez dago gure esku egin ala ez", esan du Azpeitia Lantzenek.

Sustapeneko etxebizitza berriak

Enparan kalean aspaldi hasi ziren Udal Sustapeneko etxebizitzak egiten. Hauek ere, zozketaturik daude iaztik. Baina orain, amaitzear dagoen proiektu berri bat aurkeztuko dute eta sustapeneko etxebizitza berriak eraikiko dira, egiten ari diren eraikinaren alboan. Azken hauek zozketatu gabe daude baina zozketa aurreko urtean izena eman zutenen artean egingo da. Zozketatik kanpo geratuko dira, etxebizitza tokatu zitzaienak eta ezezkoa eman zutenak ere.

Udal Sustapeneko etxebizitzak egingo zirela esan zuen duela urtebete, orduan alkate zen Jose Mari Bastidak.

Zozketa ekainaren 19an egin zen kiroldegian eta izena eman zutenak ugari izan ziren, 525 lagun hain zuzen. Guztira, 57 etxe zozketatu ziren. Erdi kalean bota duten etxearen lekuan hasiko dira zozketaturiko etxebizitzak egiten, Azpeitia Lantzen Herri Sustapenerako Baltzuaren bitartez.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide